XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pinugorria. Pinus silvestris arbolaren egurra.

Bera da gehien erabiltzen den egur komertziala.

Hazkuntz-eraztunak oso markatuak dauzka.

Erraz lehortzen da eta egonkorra da, baina erraz usteltzen da.

Kalitatearen arabera sailkatzen da, onenak altzarigintzan erabiliz eta apalenak eraikuntzan erabiltzen direla.

Paper-pasta egiteko ere asko erabiltzen da.

Pisua. 1. Sin.: Estaia. Eraikin batean plano bertikal diferentetan kokaturiko plantetako bakoitza, hau da, bi solairuen arteko altuera-tartea.

2. Sin.: Etxebizitza; Bizitza. Eraikin bateko planta bakoitzean independenteki antolatu eta eratutako etxebizitzetako bakoitza.

Pitxulina. Adreilu mazizoa beste adreilu normala baino txikiagoa dena eta haren hirutik bi halako zabalera duena, 10 bat zentimetrokoa alegia.

Pitzadura. Sin.: Zartatua; Pitzatua. Hormigoi eta emokatuetan egiten den azaleko zartatua.

Pitzatua. Ik. Pitzadura.

Plafoia. Altzari eta, batez ere, ate eta leihoetan armazoiko muntagen artean enkajatuta joaten diren egurrezko koadroetako bakoitza.

Ik. Panela 1.

Plakadura. Eraikin batean azalera bati, gehienetan fatxada bati, itxura hobetzeko edo kanpoko eragileen kontrako erresistentzia gehitzeko kanpotik jartzen zaizkion pieza zapal eta harlosa tankerakoak.

Plana. Sin.: Plaunkaia; Palotea. Igeltsero-erreminta, igeltsua eta masa paretean zabaltzeko erabiltzen dena.

Planoa. 1. Elkarrekin ebakitzen diren bi lerro zuzenek definitutako azalera.

2. Eraikuntza baten edo lurzoru-zona bateko xehetasunen errepresentazio grafikoa.

Planta. 1. Sin.: Oina. Etxe bateko pisuetako bakoitza, esan nahi da jarraiko bi solairuren arteko altuera-tartea.